Zarata
Mapa

Imatekek teknologia aurreratuko Infinity plataforma berria aurkeztu du,
hodeiean Zarata-mapak automatikoki sortzeko, klik bakarrean.

Akustikako laborategia garen aldetik, badakigu zenbat denbora daraman
Zarataren mapa egiteak eta honek duen kostua. Beharrezkoa den ezagutza daukagu zonakatze akustikoak ezarri eta ekintza-planak garatzeko, eta honetarako tresna berritzaile hau
sortzeko esfortzua egin dugu. Infinity-k Kontrolatu nahi duzun eremua kudeatzeko
eta horren irudia denbora errealean izateko aukera ematen dizu.


Prest eduki gure aplikazioa behar duzuean zarata-mapak sortzeko. Inbertitu gure plataforman kontrola izateko,
zerbitzu hobea eskaintzeko eta zure baliabideak errentagarri bihurtzeko.
Araua nahitaez bete behar denez eta Zarata Mapak berritu behar direnez aurrezki handia lortuko duzu.

Komunitateekin, udalekin, aldundiekin, eraikuntza eta isolamendu enpresekin, dekoratzaileekin, arkitekto eta arkitektura-estudioekin lan egiten dugu; hoteletan, jatetxeetan, terrazetan, errepide edo bide-azpiegituretan, trenbideetan, portuetan
eta aireportuetan esperientzia dugu.

Noise Mobility Map eskaintzen dizugu, Infinity plataforma eta zure kasu zehatzerako behar diren zarata-ekipoak. Zeure beharretara egokitzen gara, nahiz eta errepide-zarataren mapa, hirien zarataren mapa, Industrien zarata edo inpaktu akustikoaren azterketa bat izan. Denbora errealean kontrolatzen du behar duzun eremua (Eta Google Earth-en) eta nahi duzun punturaino nabigatu Google Street View-rekin.

Jar zaitez gurekin harremanetan eta teknologia,
erabiltzeko erraztasuna eta eskaintzen dituen aukera guztiak azalduko dizkizugu.

NEURTZEKO ESTAZIOAK

ISO 1996-2

Zure beharretara egokitzen gara eta irtenbiderik onena eskaintzen dizugu. Neurketak arauaren arabera egiten ditugu.

IKUSPEN ARTIFIZIALA

Ibilgailuen aforatzailea

Trafikoaren zirkulazioa kontrolatzen dugu, baita ibilgailu kopurua eta mota ere.

CNOSSOS


CNOSSOS-EU zarata-mapak egiteko kalkulu-metodoa betetzen dugu.

Akustikan adituak gara. I eta II motako IoT ekipo adimendunak ditugu. ISO 1996-2 neurtzeko estazioak eta ibilgailuen aforatzaileak instalatzen ditugu.

KONPROMEZURIK GABE DEITU


Era guztietako neurketa akustikoak egiten ditugu, arauaren arabera.

GURE SISTEMAREN ARKITEKTURA

Entsegu Akustikoen Laborategia
eta Inpaktu-Akustiko Azterlanak


Zaratarekin arazoak badituzu edota arauren bat bete behar baduzu (adibidez, jarduera-lizentzia lortzeko), gure akustika-laborategiko zerbitzu profesionala eskaintzen dizugu.

Imatek 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen Entsegu Akustikoen Laborategia da. Eraikuntzako kode teknikoan oinarritutako zarata neurketak egiten ditugu (CTE-DB-HR), baita honako neurketak ere: Egokitzapen akustikoa, Industria eta Lan-zarata, Ingurumen eta Bide-azpiegituren zarata, Ingeniaritza akustikoa eta Azterlan akustikoak, hirietako eta industriako zarata-mapak, estatikoak eta On Line eta jarduera-lizentzietarako eta zarata-monitorizaziorako ikuskapen akustikoak.

Imatek ENACek akreditatutako Entsegu Akustikoen Laborategia da, 1327/LE2461 zenbakidun akreditazioarekin.

Ostalaritza

Erkidegoak

Industria

Udalak eta aldundiak

Mota guztietako azpiegiturak

Inpaktu-Akustiko Azterketak

Enpresa, partikular eta administrazioentzako arauan oinarritutako neurketak egiten ditugu.

Egiten ditugun neurketa motei buruz informazio gehiago nahi izanez gero hemen klik egin.

Imatekek hainbeste aintzatespen lortu ditu bai hemen zein nazioartean, honako sari hauek lortuz:

Premio BIKAIN Saria

944 07 42 44

imatek@imatek.eus

Imatek
Ingurumena Advanced Technologies

Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkea
101 Dº eraikina
48170 Zamudio (Bizkaia)

Konpromisorik gabe Informatu zaitez





Copyright © Imatek Advanced Technologies 2021